Não gostou? Não há problema! Pode devolver os artigos até 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Até 30 dias para devoluções
Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira. Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.
Olá! Sou o Libroamiko, o seu conselheiro de livros.
Como posso ajudar?