Não gostou? Não há problema! Pode devolver os artigos até 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Até 30 dias para devoluções
Narrazio gidari bat ageri da Itzalen itzal ipuin-bilduman, hainbat ipuin biltzen dituena. Eta narrazio gidari horrek garrantzi handiagoa hartzen du, gainera, liburuan aurrera egin ahala, ipuin ttiki distiragarriek baino. Marrubi-sorta baten antzera antolatuak ageri dira ipuinak, eta landare-zurtoin batek lotzen ditu. Bidaia bat da landare-zurtoina. Bidaia bat Italian barrena eta Erdi Aro eta Berpizkunde garaian atzera, gaurko gizakiaren ikuspegitik bada ere. Hamaika hiri ikusiko ditu irakurleak, auto baten leihotik bezala pasatzen; autoan bertan gertatzen denari jarri beharko dio, ordea, arretarik handiena.