Não gostou? Não há problema! Pode devolver no prazo de 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Política de devolução de 30 dias
Ezagutzen ez dena, haurraren begirada berezi eta xaloaren bidez erakusten da album honetan.Bi umek eskola eguna amaitzean jasotzen dute albistea biharamunean bi immigrante helduko direla ikasgelara. Immigranteak? Hitz hori entzuten duten lehen aldia denez, esanahi posibleetan pentsatzen igaroko dute iluntzea: agian pastelak izango dira, edo maskotak, lurreko trikuak, edo, batek daki, palindromoak! Eta izpiritu gaiztoak badira, zer gertatuko da orduan? Hurrengo goizean, klasera beldurrez sartu ondoren, oso urrutitik etorritako bi lagun ezagutuko dituzte. Adiskidetasun berriak sortzen duen emozioarekin, ahaztuko dituzte immigranteak, hauek agertu ere ez baitira agertzen.Maria Girónen ilustrazioek, kolorez, adierazkortasunez eta bizitzaz beterik, ezin hobeto osatzen dute album hau. Proposamen honek modu originalean heltzen dio desberdinen arteko elkartasunaren gaiari, gai horretara argi eta umorez hurbiltzeko aukera emanez.
Olá! Sou o Libroamiko, o seu conselheiro de livros.
Como posso ajudar?