Não gostou? Não há problema! Pode devolver os artigos até 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Até 30 dias para devoluções
1922an eskuratu zuen Isidro Ansorenak Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendari kargua. Efemeridearen hurbiltasuna aitzakia hartuta, liburu honek omenaldia egin nahi dio bai Udalaren Txistulari Taldeari bai talde hura gorenera eraman zuen «txistularien maisuen maisuari». Isidro Ansorenaren biografia labur batez gain, txistuaren eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen historia labur bat ere jasotzen du liburuak, pasadizo mamitsu eta deigarriekin. Izenetik beretik du lotura gure hiriak txistuarekin. Hiru txulo esaten omen zioten aspaldian, hiriak itsasoaren aldetik dituen hiru sarrerak nabarmendu nahiz. Hain zuzen ere, hiru dira txistuak dituen zuloak. Garai batean esaten zen udalen duintasuna neurtzen zela haietako bakoitzaren txistulari taldearen arabera. Nolako txistulari taldea, halako udala. Afinazio kontua da, baina ez hori bakarrik.
Olá! Sou o Libroamiko, o seu conselheiro de livros.
Como posso ajudar?