Não gostou? Não há problema! Pode devolver os artigos até 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Até 30 dias para devoluções
LIBURU HAU DESBERDINA DA Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta bileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera bat hautatu, zure istorioaren ibilbidea aldatu dezakezu. Ez galdu Arrisku Handiko Trena eta zoaz Parisera ikasbidaian. Agian lagun berriak egingo dituzu, maitemindu egingo zara, agian detektibe onenen moduan arituko zara eta zure bizitzako bidaiarik zirraragarriena izango da;edo agian ez, agian ikasbidaiarik gabe geratuko zara, agian gaizkileak gailenduko dira eta ezingo duzu gertatu zaizuna inoiz kontatu, agian kartzelatik kontatuko beharko duzu. Ausartuko zara Gertatzen dena gertatzen dela ere, ZORTE ON ZU ZARA PROTAGONISTA!
Olá! Sou o Libroamiko, o seu conselheiro de livros.
Como posso ajudar?