Não gostou? Não há problema! Pode devolver os artigos até 30 dias
Não há como errar com um vale de oferta. O presenteado pode escolher qualquer produto da nossa oferta.
Até 30 dias para devoluções
Ingalaterrako etxalde bateko abereek, gizakientzat lan egiteaz aspertuta, matxinatzea erabakitzen dute. Nagusia kanporatuta, abereek berek kudeatutako etxalde bat antolatzen dute, eta erregimen berri bat ezartzen, Animalismoa, animalia guztientzako berdintasuna eta oparotasuna hitzematen dituena. Berehala, ordea, desadostasunak agertzen dira Elur Bola idealistaren eta haren arerio Napoleonen artean. Azken horrek, Elur Bola traidoretzat jo eta etxaldetik egotzi ondoren, erregimen totalitario bat ezartzen du, txerriak direlarik botere guztien jabe. Abereentzat, bizitza gero eta gogorragoa bilakatzen da, eta txerriek, pixkanaka, gizakien jarrera desatsegina hartzen dute. Horrela, hasierako utopia demokratikoa endekatzen joaten da; izan ere, "abere guztiak berdinak dira, baina batzuk besteak baino berdinagoak". Animalien fabula honen bidez, George Orwellek distopia bat proposatzen du, erregimen autoritarioen satira bizia.
Olá! Sou o Libroamiko, o seu conselheiro de livros.
Como posso ajudar?